jueves, 28 de febrero de 2013

"Ibaialde" erakusketa



Karrantza Haraneko udalak eskainitakoa, gaurtik aurrera ekainerarte, gure eskolan ikus daiteke Aztertu Programaren barruan "Ibaialde" erakusketa; ur kontinentalak ezagutzeko eta ikertzeko sortutako kanpaina. Ibaiak, lakuak eta hezeguneak aztertzeko aukera paregabea.

Goizean goiz, 6. mailakoak erakusketan  aritu gara, bertan dagoen informazioa  irakurtzen eta jarritako  hormirudiak behatzen.

Aztertu ibaiak eta kostaldea ikertzen dituen ingurumen hezkuntza programa bat da, Euskal Autonomi Erkidegoan hainbat ekintza ezberdin eskaintzen dituena.























Hementxe, erakusketaren bideotxo bat

Gaixotasun Arraroen Nazioarteko Eguna

Gaixotasun arraroak dituzten haurren aldeko ekintza bat burutu dugu gaur Kontxa eskolan


Gaixotasun Arraroen Nazioarteko Eguna da gaur, eta eritasun horiek dituzten pertsonek salatu dute osasun alorrean egiten ari diren murrizketek "beste edozeini baino gehiago" eragiten dietela. Hori dela eta, konpromisoak eskatu dizkiete erakundeei.
Administrazioen aldetik "utzita". Halaxe sentitzen dira gaixotasun arraroak dituzten gaixoak eta haien senideak. Osasun alorreko murrizketekin kezkatuta daude. "Beste edozein gaixori baino gehiagori eragiten diete murrizketek", nabarmendu du Juana Saenzek, Gaixotasun Arraroen Espainiako Elkarteak EAEn duen ordezkariak. Hamairu puntuz osatutako agiri bat egin dute, beren eskakizunak bilduz.
Mendekotasun Legean izan diren murrizketak, botiken berrordainketa eta ikerketarako baliabideen murrizketa dira haien kezka nagusia. "Lehen gutxi ikertzen zen, eta orain gutxiago. Ikerketa hori funtsezkoa da, kasu askotan bost eta hamar urte artean behar izaten baitute gaixoek zer duten jakiteko. Erreferentziazko guneak behar ditugu, eta ikertzen jarraitu", esan du Saenzek.
Egun osoan informazio mahaiak egongo dira hiriburuetan, eta asteburuan hainbat hitzaldi eta mahai inguru egingo dituzte.
      
Goizean, andereño Ascen gelaz gela joan da azalpenak ematen eta solidaritatea eskatzen, 
gaixotasun arraroak dituzten umeen kasu batzuk jakinarazten. Kontxa ikastetxeko Ikasleek arretaz entzun diote. Arratsaldean, denok atera gara  patio nagusira eta taldeko argazkiak atera ditugu Berria erreportaian aipaturiko elkarteari helarazteko.



Munduan zehar guztiok ezagutzen ditugun gaixotasun asko daude, haien artean, minbizia, ihesa, anemiak, bulimia, parkinson, etab.

Baina badaude hain ezagunak ez diren gaixotasun batzuk, haien izenak inoiz entzun ez ditugunak, picnodisostosis (eskeletoan malformazioa), fisura labio-palatina, Addison gaixotasuna ( hormonen gabezia), Apert sindromea ( Acrocefalosindactilia; garezurra azkar ixten da malformazioa sortuz), “Labio leporino “ ( umearen lehenengo asteko garapenean, ezpainak lotzen ez direnean ematen da), eta ezagutzen ez ditugun hainbat gaixotasunak.

Gaixotasun bat arraro dela esateko, intzidentzia gutxikoa izan behar da, 2.000 biztanleetatik gaixo bat dagoenean, alegia.

Gaur egun, arraroak diren 5.000 eta 7.000 gaixotasun daude eta beste asko egongo dira oraindik ez-ezagunak direnak.

miércoles, 27 de febrero de 2013

Elurra Karrantzan

Karrantzara urtero etortzen da elurra. Aurten be, azken egunotan. 
Argazki sorta honetan jaso ditut hainbat irudi esanguratsu. Goza itzazue.

Abascaldarren baserria Las Torcachas auzoan.

Gelan eserita geundela, leihora joaten zitzaizkigun begiak ihesi, 
jolas eginez erortzen ziren elur malutengana.

 Elurra mardul hasi zuen  El Suceson.

Neguan euria izan da protagonista, baina elurrak ere agertu nahi izan du.

Urte osoan argazkietan ezin ederrago agertzen den  herri horietakoa da Karrantza.

El Sucesoko zezen-plaza eta eliza elurtuta.

Elurzaleek paisaietaz gozatzeko aukera ederra dugu.

Elurra mara-mara eta honek nagiak ateratzen.

Elurra, arazo iturri batzuentzat eta gozagarri besteentzat (Osanerentzat, besteak beste).

Txikitan, elurrezko panpinak egiten eta elkarri elur-bolak botatzen aritzen banintzen ere, 
gaurkoan elur-bihotza marraztu nuen.

Zuri-zuriak esnatu dira azken egun hauetan Karrantzako bazter anitz.
Irudian El Suceso auzoa eta Peña Ranero atzean.

Elurra ari du Karrantzan. Gogotik.

Guk elurra oso gustukoa dugun arren, negua ez dute bezainbeste maite ardiek.

Elurra ez da euria bezain sarri ikusten.

Armañon mendiaren panoramika ederra

Elurra dago El Sucesoko Amabirjinaren kikaran: ongizatearen esperantza.

Kaka egiten harrapatu zaitut, ahuntza maitea

Diotenez, euria inoiz ez da erortzen denen gustura, 
eta beste horrenbeste esan daiteke elurrarengatik ere.

Karrantzako bazterrak zuritu ditu elurrak

Iragarpenak neurri batean bete dira eta elurra ari du

Elur marroia ala?. Zer dela eta?

Itsas-mailan elur maluta gutxi, baina Karrantzan elur jasa handia

Jabeak lastoa eraman die
El Mazon elurra ez ezik, antenak nagusi.

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...