lunes, 18 de noviembre de 2013

Jolasak (II)

                   ZAPI(TXO)A     
               Jolas honetan aritzeko, zapia hartuko duen jolaskidea izan ezik, beste guztiak bi taldetan banatuko dira. Jarraian, bi marra egingo dira, batetik bestera hogei bat metroko tartea utziz. Talde bakoitza marra baten atzean jarriko da, eta zapia daramana, berriz, erdian. Era berean, talde bakoitzeko zenbaki bana emango zaie.
          Dena prest dagoenean, erdiko jolaskideak, zapia eskuan duela, zenbaki bat esango du, besoa luzatzearekin batera. Bata aukeratzen badu, adibidez, zenbaki hori duten bi jolaskideak korrika joango dira zapiaren bila. Zapia hartu baino lehen, ordea, ezingo dute jolas eremuaren erdia zeharkatu. Zapia hartzen duen lehen jolaskidea, korrika, taldekideengana itzuliko da eta bestea haren atzetik joango da.
           Lasterketa hori galtzen duena eliminatuta geratuko da. Galdu duen jolaskidearen zenbakia bere taldekide batek hartuko du. Taldekiderik gabe geratzen den taldeak galdu egingo du.
Cada participante tiene su forma preferida de jugar. Yo, por ejemplo, cuando jugaba de niño, prefería llegar rápido al pañuelo y hacer que me paraba para que llegase el otro; entonces, coger el pañuelo y salir corriendo, porque era muy rápido y eso me daba ventaja al arrancar estando el otro parado.
Pero otr@s prefieren amagar e intentar que el otro jugador se pase de la raya del medio, para eliminarle.
Gure jolasen helbururik nagusienetariko bat euskara erabiltzea edota euskaraz jolasten ikastea/irakastea da. Horrexegatik, zenbakiez gain, Jagoba eta biok animalia, herri-kirol, kolore, zuhaitzen ... izenak erabiltzen ditugu bi taldeko partaideak izendatzeko. Honela, erdiko jolaskideak, esate baterako, "basurde" esaten duenean, animalia hori duten bi jolaskideek korrika joan behar dute zapiaren bila.
Una veintena de niñ@s se acercaron el pasado viernes a jugar al pañuelito con nosotros. De 4. maila ya había un@s cuantos, lógicamente; pero también vinieron algun@s de 5º y 6º, e incluso de los primeros cursos de primaria (Hodei, Mohamed...). Para ell@s he preparado este photopeach, ¡qué seguro que les gustará verse!


Jolas honetan aldaerak posibleak dira helburuaren arabera, beti ere jolaskideen adina kontuan izanik. Adibidez, gela barruan ikasitakoa ere birpasatzeko erabil daiteke (aditzak, izenlagunak, sinonimoak...); eta galtzailea kanporatu ordez, irabazleari puntuak ematen.
Hala nola, zapia harrapatu eta beste aldera eramatea izango da helburua beti, baina beste jokalariak bidean bera harrapatuz gero, puntua beste taldearentzat joango da.
     Beraz, jolastera!     

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...