miércoles, 19 de junio de 2013

Topaketa Artziniegan

Aurten, martxoaren hasieran 6. mailakoak Alkizako Barnetegian egon ginen. Bertan Vitoria-Gasteizeko Ramón Bajo ikastetxearen 6. mailako neska-mutilekin aste polita eta gogaragarria pasatu genuen. Haiek gure blogean noiz behinka sartzen dira gutaz berri izateko eta posta-elektronikoen zein whatsAapen bidez ere  elkar harremanetan jartzen dira. Guzti hori jakinda zela eta,  berriro agurtzeko eta elkarrekin ondo pasatzeko, ikasturte amaiera honetan topaketa bat antolatu nahi izan dugu, eta joan den ostiralean, Artziniegan elkartu ginen.
Artziniega Araban dago, baina Karrantzatik hurbil. Balmasedatik 11 kilometrotara, besterik ez. Herri polit honetan dagoen Museo Etnografikoak eskaintzen du eskualdeko biztanleen bizimodua nolakoa zen, arte-ondarea eta historia.
Izen bereko ibaiak sortzen duen haranean dago Artziniega. Ibai hori Kadaguako ibaiadarra da eta Sodupen isurtzen ditu urak, 210 m-ko altueran, gutxi gorabehera. Udalerriko gunerik altuena 692 m-ko Peñalba tontorra da, baina horretaz gain Zaballa edo Ganzorrotz mendia ere badago. Honek 635 m ditu eta Aiarako mugan dago.
Azken urteotan, Artziniega hiribilduak hirigintza-hedatze handia eta nahiko anarkikoa izan du, batik bat, urbanizazioen eta familia bakarreko txaleten ondorioz; izan ere, Bilbotik oso hurbil dago. Gainera, zenbait hirigintza egitasmok, oraindik ere, hedapen handiagoa eragingo dute. Horrenbestez, gutxi barru, bertako azalera eta biztanleak ia bikoiztuko dira.


Hiribilduaz eta honen auzoez gain, 1841ean hiribilduarekin bat egin zuten Mendieta, Retes de Tudela, Santa Koloma eta Soxoguti herriek osatzen dute Artziniega. Hiribildua Artziniega ibaiaren eskuinaldean dago, ekialdetik etendako muino batean. Hainbat kantoiz lotutako Goienkalek, Artekalek eta Barrenkalek osatzen duten hirigune historikoa da hiribilduaren muina.

Mutilak herriko pilotalekuan eskupilotan aritu ziren, nork baino nork primiak irabazteko asmotan. Gasteizko Aitorrek trebeena izan zen, argazki honetan Karrantzako Markelek goi-mailako pilotaria eman arren.


 Bienbitartean, neska batzuen artean elkarrizketa nagusitu zen, kontatzeko berri asko zeudela eta.


Beste batzuk kirolari apartak direla eta... Baina, aizu, kirola egiten ala dantzatzen?
Nirekin batera, Artziniegara gure eskolako Heziketa Fisiko irakaslea dena, Jagoba Ugarte, joan zen. Berak jolas entretenigarri eta dibertigarri batzuk  antolatu zituen, zeinetan neska-mutilek gustura parte hartzu zuten.
Jausgailuak izugarrizko arrakasta izan zuen.















Argazkilaritza gutariko askoren zaletasuna dela eta, argazkirik politena ea nork ateratzen zuen aritu ginen. Besteak beste...
 María Jooooseee eta Argiñe ("Euren  aisialdian WhatsAppera nagusiak, je je!!")
 Aingeru eta Jagoba ("Mandarina eta Laranja")
(Argazkietan elegantie nola ateratzen aholkuak ematen dituen maisu Roberrek eta ondo baino hobeto ikasi duen ikaslea, Ehari).


"Gartzela":  jolas zoragarri batetako irudi ikusgarriak

Eta bazkalordua heldu zitzaigunean, aldapaz gora, oinez parkera abiatu ginen.
Bertara heltzerakoan irudi adierazgarri hau asmatu genuen Jagobak eta biok. Jagoba ala Jagokristus?

 Ea nork ekarri duen bokatarik handiena?  Nirea, nirea!!!
Arte zahar eta eder baten itzalean ederto bazkaldu genuen.
Eta gero... izozkiak!!
 Hirunaka! 
Hauek hirukote hauek!
Markel/Xabi/Angel       Araitz/Nekane/Maider      Galuha/Maisa/Madiha

Eta egun zoragarri honetako unerik tristeena heldu zen, agurra ematekoa:






Ez galdu inoiz daukazuen begi-bizi hori, mesedez
Agur Gasteizko lagun horiek!!!
Amaierarik gabeko besarkada!!!
Argiñek esaten duen moduan: "Hablamos por WhatsApp, vale?"

Egun honetan ateratako argazkiak ikusi nahi badituzu, 
sakatu hurrengo esteka honetan (210 irudi). 
Dohainik deskarga ditzakezu!

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...