domingo, 2 de junio de 2013

Armañon Parketxea

Pasa den ostiralean, eguraldi lainotsu eta euritsua izan arren, Kontxa ikastetxeko 6. mailakoak Armañongo Parketxera joan ginen; orain dela gutxi martxan jarri den Ingurumen Interpretaziorako Zentroa ezagutzeko asmotan.

Aitor eta Nahikari, parketxeko monitoreak; Sofía, praktiketan dabilen ikaslea; gelako 15 ikasle (Mª José, barizela dela eta, gaixorik dago); Ainhoa eta Raquel, bi ama; eta Jagoba eta biok, irakasleak, Ranero auzotik parketxera oinez jon ginen, ibilbide polita, interesgarri eta esanguratsua osatuz.

Ibilbidean zehar, inguruetan bizi diren animalietaz (behia, ardia, orkatza, azeria,  basurdea, saia, ..) hitz egin genuen eta euren oinatzak  behatu genituen; aintzinean erabiltzen eta orain lehengoratze prozesuan dagoen kareharri labe bat bisitatu genuen eta, jakinarazi ziguten arabera, bertan barruratzen zen lehenengo ikastaldea izan gara; bertako landarediari buruz aritu ginen (intsusa, artea, elorri zuria, basamarrubiak...) ...

Armañon Parke Naturalaren eta Ordunte Mendietako Interpretazio Zentroa antzinako dolomia birrintzeko eta zamatzeko geltokian aurkitzen da. Hemendik, Ambasaguas-eko lantegiraino, balde linea baten bitartez, garraiatzen zen.
Bertan, aukera ezberdinak daude:
  • Begiratokia. Karrantza Haranaren panoramika polita ikusten da, Ordunte-ko Mendiak atzealdean egonda.
  • Ordunte Mendien, Armañon Parke Naturalaren, arraza autoktonoen, Karlistaren Torkaren... ezaugarriak.
  • 35 metroko sakoneran dagoen koba non saguzar batek, 3D-ko ikus-entzunezkoaren laguntzaz, lur-azpiko altxorrak erakutsiko dizkizue. Igogailu panoramiko baten bidez, kobazulo artifizial batean murgildu gaitezke.
Zentroaren erakusketa hiru solairutan banatuta dago. Erakusketa honen bidez, Karrantza eta Turtzioz artean kokaturiko Armañon Parke Naturalaren eta Ordunteko Mendiak Kontserbazio Bereziko Eremuaren balio ekologiko, natural  eta kulturalak ezagutu ditzakegu. Besteak beste, bertoko mendien gainetik, hegaldi birtuala, landaredi eta fauna aberatsa, arraza autoktonoak, lurpeko mundu zoragarria...


Bokatak jan ondoren, oinez errepidetik Raneroraino auzora abiatu ginen, zirimiria ere gurekin zetorrelarik. Bertako elizako aterpean, olerkiak errezitatuz eta Angelen umoreaz gozatuz, autobusa heldu arte, ederto pasatu genuen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...