viernes, 1 de marzo de 2013

Barnetegirako Errezitaldia prestatzen aritu gara

Kontxa eskolan gure Hizkuntza Proiektua garatzen ari garela eta, orain arte landu ditugun ahozkotasuna (ahozko adierazpena eta elkarreragina) eta entzumena nire gelako ikasleekin proiektu bateratu batean praktikan jartzea erabaki dut.

Lan honen helburua, olerki errezitaldiak egitea da. Alde batetik Alkiza-ko Barnetegian (Gipuzkoa) gurekin egongo diren Gasteizeko beste ikasleei eta bestetik IES Karrantzan dauden ikasle eta irakasleei, datorren Irailean nire ikasleak bertara joango direlako ikasketak jarraitzen, DBH1era, hain zuzen ere. Gainera hirugarren ekitaldi bat ere egin genezake gure eskolako ikasle, guraso eta familientzat ere.

Helburua lortzeko eman diren pausoak ondorengoak izan dira:

1.     Euskaraz ezagun diren 50 abesti inguru bildu  eta banan banan dagokien letra eta bideoarekin nire blogean txertatu, 14 sarrera ezberdinetan bildurik. Guztiak “Nire euskal abestirik gogokoenak” etiketaren menpean daude.

2.        Era berean, beste 50 olerki euskaldun bildu, Kirmen Uribe, Joxe Antonio Ormazabal, Mikel Lasa, Jose Antonio Artze, Manuel Lekuona, Koldo Izagirre, Amaia Lasa, Joseba Sarrionaindia, Imanol, Salbarote Mitxelena, M. Zarate, Gabriel Aresti eta abar egileenak.  Hauek “olerkiak” izeneko etiketan “Euskal olerkiak (eskolarakoak)” izenpean txertatuta daude nire blogean ere.Honekin batera, bai euskaraz zein erdarazko beste olerki batzuk ere txertatuta daude izenburu ezberdinekin, adibidez; “nire olerkiak” nik idatzitako olerkiak txertatuz edo “nuestras poesias/gure olerkiak” pasa den kurtsoan lantzen hasi ginen olerkien bilduma txertatuz. Azken hauetariko gehiengoa erdaraz daude.

3.      Gelan egin beharreko lana azaldu dut. Horretarako, arbel digitala erabiliz, nire ikasleei  prestatu dudan material guztia ezagutzera eman diet. Blogean ibili gara eta lanean hasteko erabilgarri izango dituzten sarrerak ikusi ditugu. Esan behar dut nahiz eta lan ez oso erraza izan, gogotsu eta zirraraz hartu dutela egin beharreko lana.

4.       Nire ikasleak, abestiak entzuten, letrak irakurtzen eta ezagutzen, olerkiak irakurtzen… hasi ziren, eta noski suertatzen zitzaizkien duda guztiak galdetzen, haien artean interesezko gauzak komentatzen… Lan hau, bai gelan Eskola 2.0-ko ordenagailuekin eta/edo etxeko ordenagailuekin eskolaz kanpoko orduetan egin zuten. Esan behar da sarri askotan komentatzen zutela haien gurasoak blogean dauden abestietariko batzuk ezagutzen zituztela eta beraientzat hori oso motibagarri bihurtu zen.

5.         Abesti eta olerki guztiak ikusi ondoren, ikasle bakoitzak berea aukeratzeko unea heldu zen. Horretarako, komunean egin genuen eta bakoitzak aukeratutakoa ikusgai zegoen zerrenda batean ipini genuen. Hemendik aurrera, bakoitza bere lan pertsonalean buru-belarri aritu zen, baina elkarri lagunduz ere. Adibidez, olerki batzuk bikoteka edo taldeka errezitatzea erabaki zuten, beste batzuk nahiz eta bakarka errezitatu beste lagun batek kitarrarekin lagunduko zion, haien artean gomendioak, proposamenak, ideia berriak, iritziak… ematen ziren. Beraz, haien arteko elkarreragina eta laguntasuna bermatuta zegoen.

6.      Ikasle bakoitzaren emanaldia, eta baita emanaldirako egin behar zuen aurkezpena (bai pertsonala zein errezitatuko duen olerki edo abestiari buruzko argibideak) prestatzeko epe bat ipini genuen. Azken hau, posta elektroniko bitartez niri bidali behar zidaten, nik zuzendu ondoren berriz ere bueltatzeko.

7.         Otsailaren bukaera aldera entsaioak egiten hasi ginen, ikusten genituen akatsak zuzenduz, gorputz keinuak sartuz, entonazioak  aholkatuz… Jarduera honetan argazki eta bideo txiki batzuk egin ditugu, non autoebaluazioa eta koebaluazioa egiteko aukera eman dugun, eta hortaz bakoitzaren aurkezpena eta errezitaldia hobetzeko aukera ere.
Barnetegia hastear dago eta prest gaude errezitaldia emateko. Ea nola ateratzen zaigun!
Hona hemen botako ditugun abesti eta olerkien behin-betiko zerrenda:
Aingeru................. "Zure begiek" (Mikel Markez)
                             "Bihotzik gabeko panpina" (Joxeantonio Ormazabal)
                             "Déjame" (Manolillo Chinato)
Maider.................. "Xalbadorren heriotza" (Xabier Lete, Erramun Marticorena...)
                             "Bi gezur eta bi egi" (Joxeantonio Ormazabal)
                             "Euskaldunak" (Rober Areizaga)
                             "Educar" (Gabriel Celaya)
Alen......................"Txoria txori" (Jose Antonio Artze, Mikel Laboa)
                             "Yo soy un hombre de campo" (Manolillo Chinato)
                             "Dedicado a una madre" (Herri jota)
Nekane eta Erika...."Ilargia" (Ken Zazpi)
Nekane.................."Gure mundua" (Joxeantonio Ormazabal)
                             "Cantemos a las flores" (José Luis Hidalgo)
Erika....................."Nire aitaren etxea defendituko dut" (Gabriel Aresti)
                            "¿Por qué me miras?" (Rober Areizaga)
                            "Qué estará soñando" (Daniel Adrián Madeiro)
Angel...................."Aita-semeak" (Oskorri)
                            "Euri tanta" (Joxeantonio Ormazabal)
                            "Zure besoetan" (Mikel Lasa)
                            "Era un niño que soñaba" (Antonio Machado)
Araitz...................."Ene maite nauzu" (Iñaki Eizmendi)
Araitz eta Argiñe...."Aitonaren bastoia" (Joxeantonio Ormazabal)
                            "Anoche cuando dormía" (Antonio Machado)
Xabi....................."Aitormena" (Hertzainak)
                            "Ogia eta ura" (Joxeantonio Ormazabal)
Mª José................"Eskutitza" (Hemendik At)
                            "Zorionak zuri" (Joxeantonio Ormazabal)
                            "Hiria" (Joxeantonio Ormazabal)
Markel.................."Euskal Herrian Euskaraz" (Oskorri)
                             "Inurria uretan" (Joxeantonio Ormazabal)
                            "Hacial el sol"

Ehari...................."Mariñelaren zai" (Sorotan Bele) (Alen eta Nekaneren laguntzarekin)
                            "Lagun bat" (Kirmen Uribe)
                            "Pobreza a los diez años" (Alba Swan)
                            "Invictus" (Willian Ernest Henley)
                            "Anoche cuando dormía", homenaje a Antonio Machado (Antonio García Teijeiro)
                            "Siempre te recuerdo" (Rober Areizaga)
Iskander................"Zergatik" (Gorka Knörr)
                            "Sí eta no" (Joxeantonio Ormazabal)
                            "Liburua"-"Un Libro"-"A book" (Kirmen Uribe)
Oier......................"Guk Euskaraz" (Urko)
                            "Infinitu" (Joxeantonio Ormazabal)
                            "Cuando los nazis..." (Bertol Brecht)
Oier eta Erika........"Mi capitán" (Ricardo E. Pose)
                            "Cantares" (Antonio Machado)
Patxi....................."Azken agurraren negarra" (Gorka Knörr)
                            "Ama" (Joxeantonio Ormazabal)
                            "El gallo" (Alfredo Marqueríe)
Nandy eta Argiñe..."Amets bat" (Alaitz eta Maider"
Nandy..................."Ixilik zure aurrean" (Rober Areizaga)
                             "Agonía" (Rober Areizaga)
Oier eta Aingeru....."Kalanbreak" (Gozategi)

Taldean................."Romance del prisionero" (Anónimo)
                             "Las tres cautivas"
                             "No te rindas" (Mario Benedetti)
Amaieran..............."Lau teilatu" (Itoiz)

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...