miércoles, 27 de marzo de 2013

Bake Eguna 2013 Día de la Paz

Aurten, urtarrilaren amaieran atzeratu egin genuen, eta martxoaren 22an, hiruhilekoaren azken egunean ospatu egin dugu, Elkarbizitza Egunarekin batera (Zuhaitz Eguna eta Korrika 18a ere bai).
Goizeko 10etan denok (ikasleek, irakasleok eta etorri nahi izan zuten gurasoek ere) balioanitzeko gelara jaitsi ginen, bertan honako jarduera hauek gauzatzeko:
  • Aurkezpena 6 mailako ikasleen eskutik (aurreko sarreraren bideotxoa ikusi).
  • Guztiok batera "Betor Bakea" abestu genuen.
  • Jarraian, 6. mailakoek "eta Bakea hasi zen" ipuina kontatu ziguten marrazkien lagunduz.

  • Guztiok "Verdad que sería estupendo" abestu genuen.
  • 5. mailakoek "Bihotz berria" antzezkizuna eskaini ziguten.
  • Azkenean, "Heal The World" abestia egin genuen.

Geroxeago, mailaka patio nagusira irten ginen eta bakearen ikurra egin genuen, lehen hezkuntzakoek kanpoko borobila  eta haur hezkuntzakoek barruko lerroak osatu zituztelarik.
Ikurra egin eta gero, "Color esperanza" abestu eta gela bakoitzak sokaz loturik eramandako helioz puztutako globo bat askatu zuen, "Guztiok batera egiten dugu bakea" ozenki esatearekin batera.

Elkarbizitza eta Bake Eguna gogoratzeko argazki bilduma ikusi nahi baduzu...  sakatu hementxe

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...