jueves, 18 de octubre de 2012

"Txirringa eskolan" 2012/13

           Gaur, "Txirringa eskolan" proiektuaren lagunak Kontxa Herri Ikastetxera etorri dira, aurten ere haiek eskainitako ekintzak gure lehen hezkuntzako ikasleengana hurbiltzea ontzat hartu baitugu. Gaurkoan, ikasturteko 1. ekitaldian, bizikleta hobeto ezagutzeko eta bizikletaz  ari garenean izan ahal ditugun ezustekoak nola konpontzeari aurre egiteko, David Pardo Viana gaztea monitore gisa izan dugu. David gure eskolan ikasitako mutila da, txirringazalea, txirrindularia ere afizionatu-mailan, gizalegetsua, begikoa, oso mutil jatorra... azalpen guztietan euskeraz ari dena.                            
Daviden kontrolpean Nekane eta Patxi pintxazoa konpontzeko gurpila desmuntatzen ari dira 
        Ekitaldian ere, zirkuito batetan ibili dira neska-mutilak, bizikletaren erabilera hobetzeko asmotan, non euren aparteko trebetasuna eta oso jarrera egokia azaldu duten monitoreek jakinarazi diguten arabera.
Markel arlanpa pasatzen
            Bigarren ekitaldi batetan, azaroaren 30ean, txirrindulari batzuekiko mahaingurua izango dugu, non kirolariek euren bizipenak kontatuko dizkiguten, ikasleei galderak egiteko aukera emanez.
           Geroxeago, bide-hezkuntza lantzeko asmotan hurbilduko dira eta, azkenik, udaberrian, herritik bizikletaz itzuli polita eta erakargarriari ekingo diogu.

Goiko edozein argazkitan sakatuz gero, nire album osoa  
(100 argazki baino gehiagokoa) ikusgarri izango duzue.

Bideotxo bat ere prestatu egin dut

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...