domingo, 8 de abril de 2012

Nire euskal abestirik gogokoenak (I.)

"Zure begiek", Mikel Markez.

Zure begiek mintzen naute,
zure ahoak beldurtzen nau,
niretzako nahi zinduket
sentimendu mugaezina.

Urontzi bat naiz,
noraezean dabilen urontzia;
mila arroken kontra jo dut,
baina beti korronteak
zure kostaldera narama.

Zure begiek mintzen naute,
zure ahoak beldurtzen nau,
niretzako nahi zinduket
sentimendu mugaezina.

Zu gabe ez naiz ezer.
Zu gabe, zertarako bizi?
Bizitza hontan ditudan helburu guztiak
ez dira ezer lortuz gero
zurekin konpartitzen ez baditut.

Zure begiek mintzen naute,
zure ahoak beldurtzen nau,
niretzako nahi zinduket
sentimendu mugaezina. (bis)

"Txoria, txori", Mikel Laboa


Hegoak ebaki banizkio
nerea izango zen,
ez zuen aldegingo.
Bainan, honela
ez zen gehiago txoria izango
eta nik...
txoria nuen maite.

Hegoak ebaki banizkio
nerea izango zen,
ez zuen aldegingo.
Bainan, honela
ez zen gehiago txoria izango
eta nik...
txoria nuen maite.

"Ilargia", Ken Zazpi


Esaiozu euriari berriz ez jauzteko,
esan bakardadeari gaur ez etortzeko.

Eusten nauen soka zara eta itotzen nauena,
ametsak sortu zizkidana, galtzen dituena.

Zuretzat ilargia lapurtuko nuke gauero,
eta zu itsu zaude bere argia ikusteko,
irribarrez, gero minez, eragin didazu negarra,
nire sua itzali da,
ez zara gaueko izar bakarra, ez zara!!

Esan sentitzen dudana ez dela egia,
une baten sinesteko ez garen guztia.


Zuretzat ilargia lapurtuko nuke gauero,
eta zu itsu zaude bere argia ikusteko,
irribarrez, gero minez, eragin didazu negarra,
nire sua itzali da,
ez zara gaueko izar bakarra, ez zara!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...