miércoles, 2 de mayo de 2012

Pintxo Eguna 2011

          "2011ko Aste Santu oporrak hartu baino lehen, apirilaren 15ean, Pintxo Eguna ospatu genuen  eskolan. Goizetik Nor da Nor lehiaketa egin genuen, ondoren pintxoak prestatzen aritu ginen, beranduago pintxo txapelketa egin eta azkenik ikasleak egindako pintxoak jan genituen. Arratsaldez, Korrika Txiki ospatu genuen. Benetan egun nekagarria baina zoragarria!!! Ahaztezina!!!!"
     
         Aurreko hitzekin 2. zikloko ikasturte amaierako memorian kontatzen zen egun honetan egin eta bizi izandakoa.

           Aipamen berezia merezi izan zuten maisu Raulek eta andereño Osanek, antolaketan buru eta bihotz egon zirelako. 
          Nire aldetik, esan beharra dago, biziki gozatu nuela eta ikasleak ere poz-pozik azaldu zirela.
Click to play this Smilebox slideshow
Eguneko argazkiak (153) ikusteko sakatu beheko irudian.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...